Taldeentzako bisita gidatuak
Aintzinatik gizakiak erleen munduarekiko jakin mina izan du, haien portaera eta lan berezia aztertuz.
​
Ezti erleak oso garrantzitsuak dira ez bakarrik ezti ekoizleak direlako baizik eta polinizatzaile ordezkaezinak direlako, gure ekosistemaren garapena bermatuz.
Ezkurdin (1576), Eltso, Ultzama bailarako etxe tradizional honetan, erlezainen eskutik eginiko bisita gidatu interesgarri, atsegin eta hezigarri batean, erleen mundu liluragarri eta erlezaintzaren artea ezagutu daitezke.
Bisita honetan modu hezitzaile eta atsegin batean honako hau azaltzen da:
​
-
Erleen bizitza eta lana, Polinizazioa eta bere garrantzia ekosistema eta biodibersidadean. Ezti loreak, erlezaintza egutegia eta erlezainek erlauntzetan egiten duten lana. Ezti mota desberdinak, jatorri eta kalitate ezaugarriak. Erlezainak egiten duten lana eztiaren ateratze eta ontziratze prozesuan.
​
-
Etnografiaren aldetik, gizakien eta erleen arteko erlazioa azaltzen da, argizaria eta eztia denboran zehar, Nafarroako erlezaintza eta kandelategia azpimarratuz.
​
-
Esperientzia osatzeko, ezti dastaketa eskeintzen da. Bertan, Nafarroako loraketa desberdinetan dituzten erletegi propioetatik datozen ezti gordinak ulertzeko, estimatzeko eta dastatzeko aukera ematen dugu.
Erlezaintza museora bisita gidatuak
​
Ordutegia: 12:00etan eta 17:00etan
Luzapena: Ordu t'erdi - 2 ordu
Prezioa: Helduak 8€ - Haurrak 4€
​
Bisita aldez aurretik erreserbatu behar da.
​
Eskolentzako eta taldeentzako egutegiak eta prezioak kontsultatu.
Zuzeneko salmentarako ez da beharrezkoa aldez aurretik abisatzea, timbrea jo edo gurekin kontaktuan jarri.